17:40

Txirrindularitza

Vuelta (10. etapa)

Roglicek erakustaldia eman du erlojupekoan eta lasterketako lider berria da

Erredakzioa

Primoz Roglicek irabazi du Vueltako 10. etapa, eta sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu da. 1'38" atera dio Valverderi, 2'00" Miguel Angel Lopezi eta 3'06" Nairo Quintanari.

2:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic (Jumbo Visma) esloveniarrak irabazi du Espainiako Itzuliko 10. etapako erlojupekoa, 36,2 kilometroko ibilbidea izan duena Jurançon eta Pau artean. Garaipena lortzeaz gain, liderraren elastikoa ere jantzi du.

Roglicek 47 minutu eta 5 segundoko (47’05”) marka ezarri du helmugan. Bigarren izan den Patrick Bevini (CCC) 25 segundo atera dizkio, eta 27 segundo hirugarren izan den Remy Cavagnari (Deceuninck).

Gainera, Roglicek abantaila handiak lortu ditu aurkari zuzenekiko: 1'38" atera dio Alejandro Valverderi (Movistar), 2 minutu Miguel Angel Lopezi (Astana), eta 3'06" Nairo Quintana (Movistar) gaur arte liderra izan den kolonbiarrari.

Sailkapen nagusian Roglic da lehen postuan, Valverde da bigarren 1'52"ra, Miguel Angel Lopez hirugarren 2'11"ra, Nairo Quintana laugarren 3 minutura, eta Pogacar bosgarren 3'05"era.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena