08:59

Txirrindularitza

32 urte zituela

Xavi Tondo txirrindulari katalana hil egin da

Erredakzioa

Movistar taldeko txirrindulariari garajeko atea gainera erori zaio Granadan entrenamendua burutzeko atertazera zihoanean.

30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Movistar taldeko txirrindularia den Xavier Tondo astelehen honetan hil da Granadan. Txirrindulari katalana entrenamendu bat burutzeko prestatzen ari zen eta garajeko atea gainera erori zaio. Hala adierazi du Eusebio Unzue Movistar taldeko zuzendariak.

Unzuek aitortu du "garajeko atea gainera erori zaiola" Sierra Nevadan entrenamendu bat burutzera zihoanean bere taldekide Beñat Intxausti esukal txirrindulariarekin.

Prandollanoko urbanizazioangertatu da hau guztia, Sierra Nevadan. Movistarreko txirrindulariak FrantziakoTourrerako entrenatzen ari ziren bertan. Goizeko 10:00etan, Tondo autoa garajetik ateratzera zihoanean, autotik jaitsi da atea itxita zegoelabaieztatzeko eta orduan harrapatuta geratu da.

Movistarrek aurten fitxatu du Xavier Tondo Vallseko (Tarragona) txirrindularia. 32 urteko txirrindulari hau Cervelo taldean aritu zen iaz eta aurten Gaztela eta Leongo Vuelta irabazi du.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena