Txirrindularitza
Fitxaketa
Erredakzioa
Richard Carapaz, 2019ko Italiako Giroko irabazleak, Movistar utziko du eta Ineos taldeko txirrindularia izango da 2020an.
Richard Carapaz, 2019ko Giroko txapelduna. Argazkia: EFE
Richard Carapaz fitxatu du INEOS taldeak datozen hiru denboraldietarako. Hala jakinarazi du talde britainiarrak astelehen honetan. Carapaz 2019ko Italiako Giroko txapelduna da, eta Movistar utziko du 2019 denboraldia amaitzean.
"Oso pozik nago. Nire etorkizun profesionalari begira hurrats hau ematea ona dela iruditzen zait, taldea urtez urtez gero eta sendoagoa baita. Hazteko ere balioko dit", adierazi du Carapazek.
Ekuadorreko 26 urteko txirrindulariak gaineratu du, INEOS taldeko txirrindulari asko ezagutzen dituela, eta haiekin lanean hasteko irrikaz dagoela. "Taldean ondo hartuko nautela uste dut, eta daukadan guztia emango dut. Garaipen handiak lortu nahi ditut INEOSekin", esan du Richard Carapazek.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa