Txirrindularitza
3. etapa: Espainiako Itzulia
eitb.eus
Txirrindulari irlandarrak azken metroetako esprintean lortu du etapa garaipena. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Sam Bennett irlandarrak (Bora-Hansgrohe) irabazi du 2019ko Espainiako Itzuliaren 3. etapa. Talde alemaniarreko txirrindulariak esprintean lortu du garaipena, Edward Theuns belgikarraren (Trek-Segafredo) eta Luka Mezgecen (Mitchelton-Scott) aurretik, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.
Irlandako txirrindulariak esprintean duen nagusitasuna erakutsi du eta garbitasunez lortu du garaipena. Atzetik, Edward Theun eta Luka Mezgec helmugaratu dira, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan. Beraz, Nicolas Rochek maillot gorriarekin darraio, Nairo Quintana kolonbiarraren (Movistar) aurretik, 2 segundora. Hirugarren postuan, Rigoberto Uran kolonbiarra (Education First) dago.
Astearte honetan 2019ko Espainiako Itzuliaren laugarren etapa izango da, 175, 5km-koa, Cullera eta El Puig bitartean.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa