21:58

Txirrindularitza

Vuelta 2019

Caja Ruralek eta Euskadi Muriasek Espainiako Itzulirako taldeak baieztatu dituzte

Erredakzioa

Vueltan parte hartuko dute bi euskal talde hauek abuztuaren 24tik aurrera, eta astelehen honetan jakinarazi dituzte talde bakoitzak eramango dituen zortzina txirrindulariak.

  • Alex Aranburu. Argazkia: EFE

    Alex Aranburu, 2019ko Bugosko Itzulian lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Caja Ruralek eta Euskadi Muriasek Espainiako Itzulian parte hartuko dute abuztuaren 24tik aurrera, eta astelehen honetan jakinarazi dituzte talde bakoitzak Vueltara eramango dituen zortzina txirrindulariak.

Euskadi Murias taldea osatuko duten txirrindulariak dira: Aritz Bagues, Fernando Barcelo, Cyril Barthe, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Oscar Rodriguez, Hector Saez eta Sergio Samitier.

Caja Ruralek eramango dituen txirrindulariak dira: Jon Aberasturi, Alex Aranburu, Sergei Chernetskii, Domingos Gonçalves, Jonathan Lastra, Sergio Pardilla, Cristian Rodriguez eta Gonzalo Serrano.

Etapa guztietan protagonista izaten saiatuko dira Euskadi Murias eta Caja Rural, eta garaipen bat eskuratzea sari bikaina izango litzateke bi taldeentzat.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena