Txirrindularitza
Binck Bank Tourreko 3. etapa
AGENCIAS | REDACCIÓN
Txirrindulari irlandarraren abiadura izan da nagusi, beste behin ere, hirugarren etapako esprintean.
Hirugarren etapako esprinta
Sam Bennetten (Bora-Hansgrohe) nagusitasuna erabatekoa izaten ari da orain arte Beneluxko Itzulian; izan ere, hirugarren etapa bete den honetan, beste horrenbeste garaipen eskuratu ditu dagoeneko txirrindulari irlandarrak. Hartara, sendo darraio sailkapeneko lehen postuan.
Lehen eta bigarren etapak irabazi ostean, Bennettek hirugarrena ere bereganatu du asteazken honetan, Belgikako Aalter herrian hasi eta bukatu den jardunaldian (166,9 km).
Eguneko esprinta oso estu joan da, irabazleak zentimetro gutxi batzuk atera baitizkio helmugan Dylan Groenewegen (Team Jumbo-Visma) herbeheretarrari (helmugako argazkia erabili behar izan dute argitzeko). Hirugarren tokian Jasper Philipsen (UAE Team Emirates) belgikarra sartu da.
Horrenbestez, Bennettek lider darraio Philipsenen eta Groenewegenen aurretik, bi txirrindulariekiko 20 segundoko tartearekin.
Ostegun honetan lehiatuko den laugarren etapak Houffalize (BElgika) hasi eta bukatuko da eta 96,2 kilometroko ibilbidea izango du.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa