Txirrindularitza
Burgosko Itzuliko 2. etapa
Erredakzioa
Caja Ruraleko txirrindulari euskaldunak irabazi du Burgosko Itzuliko bigarren etapa. Bigarren Giacomo Nizzolo sartu da, lasterketako liderra.
Jon Aberasturi (Caja Rural). Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Jon Aberasturi euskaldunak (Caja Rural) irabazi du 2019ko Burgosko Itzuliaren bigarren etapa. Bestalde, Giacomo Nizzolok (Dimension Data) lasterketako lidertzari eutsi dio, etapan bigarren sailkatu ostean.
Bigarren etapa, bi minutuko aldea lortu duen ihesaldi txiki batekin hasi da.
Hala ere, liderraren taldeak, Dimension Datak, ez die iheslariei aukera askorik utzi eta, kilometro eta erdiren faltan, pelotoiak ihesaldia bertan behera utzi du azken iheslaria harrapatuz: Matthias Brandle austriarra (Israel Cycling Academy).
Azkenean, etapa espero zen bezala amaitu da, esprintean. Horretan, txirrindulari euskalduna izan da garaile, esprintean aurkari guztiak garaituz.
Horrenbestez, Jon Aberasturi izan da 2019ko Burgosko Itzuliaren bigarren etapako irabazlea. Bestalde, Giacomo Nizzolo italiarrak sailkapen nagusiko lider jarraitzen du, etapan bigarren sailkatu eta gero.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa