Txirrindularitza
FITXAKETA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zierbenako txirrindulariak 2022ra arte sinatu du Eusebio Unzuek zuzentzen duen taldearekin.
Iñigo Elosegui. Argazkia: Movistar
Adituen esanetan etorkizun oparoa izango duen Iñigo Elosegui txirrindulari bizkaitarra Movistar Team taldean arituko da hurrengo hiru denboraldietan, 2022ra arte, hain zuzen ere.
Zierbenar gaztea (21 urte) Nafarroako Lizarte taldean aritu da azken bi denboraldietan. Bertan zegoela, 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa bereganatu zuen iaz, Castellon.
Horrez gain, Eloseguik Valenciaga Memoriala bereganatu du aurten, hau da, afizionatu mailan dagoen probarik lehiakorrena.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa