Txirrindularitza
Donostiako Klasikoa
Erredakzioa
Janneke Ensing herbeheretarra izan da bigarren eta Pauliena Rooijakkers hirugarren. Lourdes Oyarbide euskalduna seigarren sailkatu da.
Bideoak (1)
Lucy Kennedy australiarrak (Mitchelton) irabazi du Donostiako Klasikoaren emakumezkoen lehenengo edizioa. Bigarren, Janneke Ensing (WNT-Rotor) izan da eta hirugarren, aldiz, Pauliena Rooijkakkers (CCC Team). Lourdes Oyarbide euskalduna (Movistar) seigarren sailkatu da.
Ez da lasterketa erraza izan Kennedyrentzako. Izan ere, Mendizorrotzako mendatearen jaitsieran aurreko gurpila zulatu du eta, horren ondorioz, lasterketa burua galdu du. Hala ere, Murgilko azkenengo mendatean erasoari ekin dio australiarrak eta txirrindulari guztiak atzean utzi ditu, lasterketa burua berreskuratuz.
Lourdes Oyarbide izan da euskaldunen artean onena, seigarren sailkatu baita. Ane Santestebanek (WNT-Rotor), aldiz, ezin izan du lasterketa lehiatu. Errenteriako txirrindularia tropelarekin helmugaratu da, ihesaldiko txirrindularietatik oso urrun.
Horrenbestez, Lucy Kennedyk Donostiako Klasikoaren emakumezkoen lehenengo edizioa irabazi du. Podiuma Janneke Ensing, bigarren, eta Pauliena Rooijakers, hirugarren, herbeheretarrek osatu dute.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa