21:55

Txirrindularitza

Joaquim Agostinho saria

Enrique Sanzek beste garaipen bat lortu du Portugalen

eitb.eus

Dagoeneko bost etapa bereganatu ditu, bere taldeak (Euskadi Murias) denboraldi honetan orain arte lortutako guztiak.

  • Enrique Sanz. Artxiboko argazkia

    Enrique Sanz. Artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Enrique Sanz nafarrak (Euskadi Murias) Portugalen jokatzen den Joaquim Agostinho sariko lehen etapa eskuratu du.

Bost txirrindulariz osatutako ihesaldi bat tropelari aurrea hartuta ibili da Adega Cooperativa de São Mamede eta Sobral de Monte Agraço artean jokatu den 156,8 kilometroko etapan; aitzitik, helmugara iritsi baino 8 kilometro arinago harrapatu dituzte. Azken esprintera bat eginda iritsi dira 50 txirrindulari inguru, eta bertan Sanzek bere abiadura baliatu du goranzko joera zuen helmugan.

Horrenbestez, Orkoiengoak denboraldi honetako bosgarren garaipena erdietsi du, hau da, Euskadi Murias taldeak denboraldi honetan orain arte lortu dituen guztiak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena