18:25

Txirrindularitza

SUITZAKO ITZULIA

Elia Viviani nagusitu da laugarren etapan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jardunaldiko albiste nagusia Geraint Thomasek lasterketa utzi behar izan duela izan da, eroriko batek hala behartuta.

  • Elia Viviani, laugarren etapako irabazle

    Elia Viviani, laugarren etapako irabaz. Argakia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elia Viviani (Deceuninck-Quick Step) italiarrak bereganatu du esprintean erabaki den Suitzako Itzuliko laugarren etapa. Italiarrak Michael Matthews (Sunweb) australiarra eta Peter Sagan (Bora) eslovakiarra menderatu ditu helmugan, eta aurtengo denboraldiko bosgarren garaipena lortu du.

Etapak ez du aldaketarik eragin lehen postuari dagokionez, Saganek lider jarraitzen baitu, baina Matthewsek bigarren postura egin du jauzi Kasper Asgreenen kaltetan (Deceuninck).

Dena den, eguneko albiste nagusia Geraint Thomas (Team Ineos) erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan duela. Joan zen urteko Frantziako Tourra irabazi zuen galestarrak etapa bukatzeko 30 kilometroren faltan jausi da, eta hasierako proben arabera lesio larririk antzematen ez zaion arren, ospitalera eraman dute azterketa sakonagoak egiteko.

Thomasen erorikoari duela astebete Chris Froome bere taldekideak izandakoa gaineratu behar zaio. Froome Dauphineko erlojupekoaren ibilbidea ari zen ikuskatzen erori zenean. Hainbat hezur apurtu zituen ezbeharraren ondorioz, eta ezingo du aurtengo Tourrean parte hartu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena