Txirrindularitza
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gaurko proba asteazkenean hasi eta larunbatera arte korrituko den Emakumeen Biraren atariko gisa har daiteke.
Bideoak (1)
Lucy Kennedy (Mitchelton-Scott) australiarrak bereganatu du astelehen honetan jokatu den Durango-Durango nazioarteko klasikoa (113 kilometro).
Tropela bi aldiz pasa da Goiuria gainetik, eta Kennedyk horietako lehendabiziko igarotzean jo du erasoa, hau da, amaierara iristeko 20 kilometro inguru falta zirela. Ozeaniarrak atzean utzi ditu gainerako lehiakideak, eta bakarka zeharkatu du Durangoko helmuga.
Mitcheltonekoak 26 segundoko aldea atera die bigarren eta hirugarren sartu diren Amanda Spratt taldekideari eta Soraya Paladin (Alé-Cipollini) italiarrari.
Durango-Durango klasikoa asteazkenetik aurrera korrituko den Emakumeen Biraren atarikoa da. Lasterketa hori Europako emakumezkoen egutegiko probarik garrantzitsuenetakoa da. Maiatzaren 22an abiatuko dira txirrindulariak Iurretatik eta, lau egun geroago, maiatzaren 25ean, Oñatin bukatuko da itzulia.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa