18:18

Txirrindularitza

Holandan

Mathieu van der Poel eta Kasia Niewiadoma gailendu dira Amstel Gold Racen

Agentziak | Erredakzioa

Holandarra nagusi izan da lasterketa amaiera ikusgarri batean. Poloniarra, berriz, azkarrena izan da emakumezkoen lehian, Annemiek van Vleuten herbeherearraren aurretik.

5:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mathieu van der Poel (Corendon-Circus) holandarrak irabazi du Amstel Gold Race probako 54. edizioa. Ibilbideak 265,7 kilometro izan ditu, Maastricht eta Valkernburg artean. Emakumezkoen seigarren edizioa ere jokatu da eta garaipena Kasia Niewiadona poloniarrak eraman du.

Mathieu Van der Poelen aitak ere, Adrien Van der Poelek, lasterketa hau irabazi zuen 1990. urtean. Aitona ere ezaguna du, Raymond Poulidor txirrindulari frantziar mitikoa. Mathieu Van der Poel azkarrena izan da Valkenburgeko helmugan, 35 mendate txiki eta lau zirkuituko ibilbide malkartsua bete ondoren. Iaz Michael Valgren danimarkarrak irabazi zuen.

Irabazlearekin batera, podiumera igo dira Simon Clarke australiarra (Education First), eta Jakob Fuglsang danimarkarra (Astana). Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) Milano-San Remoko irabazlea eta faborito nagusienetako bat, laugarren izan da.

Niewadoma nagusi emakumezkoetan

Emakumezkoen lasterketak seigarren edizioa bete du aurten, eta garaipena Kasia Niewiadoma poloniarrak eraman du (CANYON SRAM Racing). Bere atzetik sartu dira Annemiek van Vleuten (Mitchelton-SCOTT) eta Marianne Vos (CCC-Liv Team) herbeherearrak.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena