Txirrindularitza
Holandan
Agentziak | Erredakzioa
Alejandro Valverde, Philippe Gilbert eta Julian Alaphilippe dira faborito nagusiak.
Ion Izagirre. Argazkia: Efe.
Amstel Gold Race lasterketaren 54. edizioak faborito ugari dauzka aurten, eta horietako bat Ion Izagirre zen, baina gipuzkoarra ez da azken orduan irteeran agertu. Iaz Michel Valgren danimarkarra gailendu zen.
Amstel Gold Race World Tourreko lasterketa holandar bakarra da, Ardenetako triptikoa izenez ezaguna den hiru lasterketatik lehena (beste biak Flèche Walonne eta Lieja-Bastogne-Lieja dira). Philippe Gilbert eta Julian Alaphilippe dira bi faborito nagusiak, Mathie Van der Poel gaztearekin batera.
Gilbertek Paris-Roubaix lehen aldiz irabazi du arten, eta Amstelen lau aldiz gailendu da. Alaphilippe frantziarrak berriz, Itzulian izandako erorikoan errekuperatuta, zortzi garaipen lortu ditu denboraldiaren lehen zatian, tartean Milano-San Remo eta Strade Bianche. Ondorioz, biak sasoi betean dira Holandan irabazteko.
Gorka Izagirre eta Omar Fraile parte-hartzaileen artean daude.
Irteera 10:30ean izango da, eta 17:00ak aldera amaitzea aurreikusita dago, orduko 40-42 kilometroko abiadura eginda. Ibilbideak 265,7 kilometro dauzka.
Azken 10 irabazleak
. 2018 Michael Valgren (DAN)
. 2017 Philippe Gilbert (BEL)
. 2016 Enrico Gasparotto (ITA)
. 2015 Michal Kwiatkowski (POL)
. 2014 Philippe Gilbert (BEL)
. 2013 Roman Kreuziger (RCH)
. 2012 Enrico Gasparotto (ITA)
. 2011 Philippe Gilbert (BEL)
. 2010 Philippe Gilbert (BEL)
. 2009 Serguéi Ivanov (RUS)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa