Txirrindularitza
81. edizioa
Agentziak | Erredakzioa
Azken 15 kilometroetan eraso ugari izan dira, baina talde nagusiak kontrolpean izan ditu eta azkenean garaipena esprintean erabaki da.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Alexander Kristoff norvegiarra (UAE Team Emirates) gailendu da Gante-Wevelgem klasikoko 81. edizioan. UCI WorldTourreko lasterketak 251,5 kilometroko ibilbidea izan du. Garaipena tropel nagusitik ihes eginda iritsi den taldeko txirrindularien arteko esprintean erabaki da.
Kristoff John Degenkolb (Trek-Segafredo) alemaniarrari eta Oliver Naesen (AG2R La Mondiale) belgikarrari gailendu zaizkie. Hirurak igo dira podiumera, haizea protagonista nagusi izan den lasterketan. Hain zuzen, lasterketa zatitu egin da lehen orduan haize ufada gogorren ondorioz.
Lehen kilometroetan talde batek erasoa jo eta tropel nagusitik alde egin du, haien artean Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) eslovakiarra. Helmugarako 20 kilometrora harrapatu dituzte.
Denboraldiko bigarren garaipena
Azken 15 kilometroetan, banakako eraso ugari izan dira, baina batek ere ez du aurrera egin eta garaipena esprintean jokatu dute.
Kristoff atzetik agertu da eta urrutitik hasi du esprintaren lehia. Bera izan da indartsuena eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du, Omaneko Tourrean lortutakoaren ostean. 31 urteko norvegiarrak 74 garaipen dauzka jada bere palmaresean.
What a fantastic podium!
— GentWevelgem (@GentWevelgem) 2019(e)ko martxoaren 31(a)
¿ @Kristoff87
¿ @johndegenkolb
¿ @OliverNaesen #GWE19 pic.twitter.com/OnKhixMcN1
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa