17:35

Txirrindularitza

Kataluniako Itzulia, 4. etapa

Miguel Angel Lopez gailendu da La Molinan eta bera da lider berria

Agentziak | Erredakzioa

Nairo Quintana 19 segundora sartu da. Gregor Mühlberger austriarra eta Marc Soler, eguneko ihesaldiko bi protagonistak, bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez hurren.

9:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miguel Angel Lopez kolonbiarrak irabazi du Kataluniako Itzuliko laugarren etapa, 150,3 kilometrokoa, Llanars (Girona) eta La Molina artean. Garaipen horri esker, Astanako txirrindularia lider jarri da sailkapen nagusian, ibilbideko azken igoeran erakustaldia eman ostean.

'Superman' Lopez azkarrena izan da laugarren mendateko azken metroetan, helmugarako 7 kilometrora erasoa jo eta gero. Bere atzetik zetozen Adam Yates eta Egan Bernal 16 segundora sartu dira.

Nairo Quintana, berriz, 19 segundora sartu da. Gregor Mühlberger austriarra eta Marc Soler bigarren eta hirugarren izan dira, hurrenez-hurren, Yatesen eta Bernalen talde berean sartuta.

Horrela, Lopez da Kataluniako Itzuliko lider berria; 14 segundoko aldea dauka Adam Yatesekin, eta 17koa Egan Bernalekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena