18:41

Txirrindularitza

ALENTEJOKO ITZULIA

Enrique Sanzek denboraldiko lehen garaipena ekarri dio Euskadi-Muriasi, Portugalen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Txirrindulari nafarra izan da azkarrena Alentejoko Itzuliko hastapeneko etapan, eta liderraren elastikoa jantzi du.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Enrique Sanz (Euskadi-Murias) txirrindulari nafarrak bereganatu du asteazken honetan jokatu den Alentejoko Itzuliari (Portugal) zegokion lehen etapa. Lasterketa bere 37. edizioa ari da betetzen aurten, eta Montemor-o-Novo eta Moura artean korritu den 208 kilometroko ibilbidearekin hasi du lehia.

Eguneko ihesaldia bi txirrindularik osatu dute: James Fouche (Team Wiggins Le Col) Zeelanda Berriko txapeldunak eta Antonio Soto (Euskadi Fundazioa) murtziarrak.

Zazpi minutuko tartea zabaltzea lortu dute tropelarekiko; alabaina, ez dute euren azken asmoa betetzerik lortu, hots, helmugara ihesean heltzea. Tropelak harrapatu duen lehen txirrindularia Soto izan da, eta, ondoren, etapa amaitzeko 30 kilometroren faltan, Foucheren txanda heldu da.

Guztiak bat eginik zeudela ekin diote etapa amaierari, eta helmugan izan den esprintean Sanz izan da indartsuena. Horrenbestez, bera da lasterketako lehen liderra.

Gainerako sailkapenetan ere Euskadi Fundazioko edota Euskadi Muriasko txirrindulariak ageri dira. Hala, Sergio Higuita (Euskadi Fundazioa) kolonbiarra dago gazteen sailkapenaren buru. Puntuen sailkapenari dagokion maillot beltza, berriz, Antonio Sotok jantzi du. Azkenik, taldekako sailkapeneko lehen postuan Euskadi Murias ageri da.

Ostegun honetan, lasterketako bigarren etapa korrituko dute txirrindulariek Mertola eta Odemira artean (182 kilometro).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena