18:28

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatico (7. etapa)

Roglicek irabazi du Tirreno, Yatesi segundo bateko aldea aterata

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Esloveniarrak 25 segundoko atzerapena zeukan Adan Yates liderrarekiko, baina hura gainditzeko gai izan da. Campenaertsek irabazi du erlojupekoa.

3:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarrak bere ibilbide profesionaleko lehen Tirreno-Adriatico lasterketa bereganatu du; izan ere, segundo bateko aldea atera dio liderra zen Adam Yatesi (Mitchelton-Scott) azken erlojupekoan.

Roglicek liderrarekiko 25 segundoko atzerapenarekin ekin dio San Benedetto del Tronto herrian hasi eta amaitu den etapari (10,05 km), baina tarte hori gainditzeko gai izan da, ibilbidea osatzeko 11 minutu eta 36 segundo erabili ostean.

Etapako irabazlea Victor Campenaerts (Lotto-Soudal) belgikarra izan da, 11 minutu eta 23 segundoko denborarekin. Haren atzetik sailkatu dira Alberto Bettiol (Education First) italiarra eta Jos Van Emden (Jumbo-Visma) herbeheretarra hiru eta lau segundora, hurrenez hurren.

Liderraren elastiko urdina bost egunez jantzi ostean heldu da azken etapara Yates, azken-aurreko etapan Roglicen eta Jakob Fuglsangen erasoaldiei aurre egin ostean.

Dena den, britainiarrak jakin bazekien erlojupeko on bat egin beharko zuela Roglicekiko zuen aldeari eutsi ahal izateko.

Zirraraz beteriko jardunaldia izan da, helmugara iristeko 3 kilometroren faltan bi txirrindulariek denbora bera egin baitute; aitzitik, Roglicek indarrak gorde ditu azken txanparako, eta, azkenerako segundo bat baino gutxiagoko tartea atera dio helmugan britainiarrari.

Fuglsangek lortu du sailkapen nagusiko hirugarren postua, irabazlearengandik 30 segundora.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena