17:22

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatikoa, 3. etapa

Viviani Sagani gailendu zaio hirugarren etapako esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon; Adam Yatesek lider jarraitzen du, Brent Bookwalter taldekidea bigarren da, eta Primoz Roglic hirugarren.

  • Elia Viviani

    Elia Viviani. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elia Viviani italiarrak irabazi du Tirreno-Adriatikoko hirugarren etapa, Peter Sagan esprintean gainditu ostean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik, eta Adam Yatesek lehen postuan jarraitzen du.

Julian Alaphilippek bigarren etapan lortutako  garaipenaren ondoren, Deceuninck-Quick Step taldeak beste garaipen bat lortu du hirugarren etapan. Ibilbidea luzea, 226 kilometrokoa, eta laua izan da, Pomarancen hasita.

Boskote batek ihes egin du talde nagusitik, baina talde nagusiak harrapatu eta hortik aurrera esprinterren taldeek lasterketa kontrolatu dute. Ondorioz, edizio honetako lehen esprinta jokatu dute txirrindulariek.

Denboraldiko laugarren garaipena da Vivianirentzat, eta Tirreno-Adriatikoan lortzen duen lehena. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.

Larunbatean laugarren etapa jokatuko dute, 221 kilometrokoa, Foligno eta Fossombrone artean.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena