09:32

Txirrindularitza

Lehenengo etapa

Kataluniako Volta: Smukulisek etapa eta lidertza lortu ditu

Erredakzioa

HTC Highroad taldeko txirrindularia bakarrik heldu da helmugara ihesaldiko beste kideak atzean utziz. Tropela 28 segundora heldu da eta Alessandro Petacchi izan da azkarrena.

83
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gatis Smukulis letoniarrak irabazi du 2011ko Kataluniako Voltako lehen etapa. HTC taldeko txirrindulariak lidertza eskuratu du Voltako ehungarren urteurrenean, ihesaldi luze baten ostean bakarka heldu eta gero.

Smukulisek 22. kilometroan egin du erasoa eta beste hiru txirrindularikin eguneko ihesaldia osatu du. Tropela 28 segundora heldu da helmugara eta bertan Alessandro Petacchi italiarra izan da azkarrena, Jose Joaquin Rojasen aurretik.

Etapa eta sailkapen nagusia:

1. Gatis Smukulis (HTC-Highroad) 4:08:48
2. Alessandro Petacchi (Lampre-ISD) + 28
3. J. Joaquin Rojas (Movistar) d.b.
4. Rigoberto Urán (Sky) d.b.
5. Jan Bakelants (Omega Pharma-Lotto) d.b.
6. Maxime Bouet (AG2R) d.b.
7. Paolo Tiralongo (Astana) d.b.
8. Cadel Evans (BMC) d.b.
9. Bauke Mollema (Rabobank) d.b.
10. Alberto Contador (Saxo Bank) d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena