Txirrindularitza
Andaluziako Itzulia, 5. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Sailkapen nagusiko bigarren postua Ion Izagirrerentzat izan da, liderrarengandik 7 segundora, eta Pello Bilbaok laugarren amaitu du, 21 segundora.
Matteo Trentin, azken etapako irabazlea. Argazkia: Efe.
Jakob Fuglsangek irabazi du Andaluziako Itzuliko 65. Edizioa, larunbatean Granadan lortutako lidergoari eutsi ostean. Igandean bosgarren eta azken etapa jokatu dute eta garaipena Matteo Trentinek lortu du.
Trentinek hiru ordu, 58 minutu eta 19 segundoko denbora egin du, et bigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan. Azken etapan 164 kilometro egin dituzte Otura (Granada) eta Alhaurin de la Torre artean.
Trentinek ez du aurkaririk izan azken metroetan eta Enrique Sanzi (Euskadi-Murias) eta Carlos Barberori (Movistar) gailendu zaizkio.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Fulsangek atzetik Ion Izagirre geratu da, zazpi segundora, eta Pello Bilbaok laugarren egin du, 21 segundora.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa