21:32

Txirrindularitza

2. ETAPA

Alvaro Hodegek irabazi du bigarren etapa eta lider jarri da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Deceuninck-Quick Step taldeko txirrindulari kolonbiarra izan da azkarrena La Cejako helmugan.

  • Alvaro Hodeg

    Alvaro Hodeg garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alvaro Hodeg kolonbiarrak eskuratu du Kolonbiako Tourreko bigarren etapa, La Ceja herrian hasi eta bukatu dena, 150,5 kilometroko ibilbidea bete ondoren.

Deceuninck – Quick Step taldeko txirrindularia izan da azkarrena esprintean, eta Martin Laas estoniarra (Team Illuminate) eta Juan Sebastian Molano kolonbiarra (UAE-Team Emirates) sartu dira haren atzetik.

Hodeg bera da orain lasterketako liderra, eta lehen etaparen ostean lehen postuan jarri zen Rigoberto Uran (Education First) bigarren dago orain, bi segundora.

Ostegun honetan, 167,6 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre txirrindulariek, Llanogranden hasi eta amaituko den hirugarren etapan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena