10:47

Txirrindularitza

Tour Down Under, 6. etapa

Richie Portek irabazi du azken etapa, eta Daryl Impeyk sailkapen nagusia

Agentziak | Erredakzioa

Patrick Bevin gaur arteko liderrak larunbateko erorikoaren ondorioak nabaritu ditu, eta atzean geratu da Willungara egin duten lehen igoeran. Azkenean ia sei minutuko atzerapenarekin iritsi da.

2:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Richie Porte asutraliarra seigarrenez gailendu da Willungako gainean, eta berak irabazi du Down Under Tourreko azken etapa. Sailkapen nagusian Daryl Impey hegoafrikarrak eraman du garaipena.

Porte esprintean gailendu zaio Wout Poels Sky taldeko holandarrari eta Impey berari. Rohie Porte bigarren geratu da sailkapen nagusian.

"Talde berriarekin nago hemen, eta taldekideak bikain aritu dira aste osoan, ni beti posizio onean egotea bermatzeko. Impey zoriondu nahi dut sailkapen nagusian lortutako garaipenagatik, baina Willungan seigarrenez irabaztea sekulako sentsazioa da", esan du 33 urteko Portek, etapa bukatu ostean.

Etapa azken hiru kilometroetan erabaki da, Willungara egindako hirugarren igoeran. Wout Poelsek jo du lehenengo erasoa, baina Richie Portek eutsi egin dio eta helmugatik 600 metrora kolpe erabakigarria eman du.

Liderra, gaizki

Luis Leon Sanchez espainiarra sei segundora iritsi da, eta podiumean sartzetik bi segundora geratu da. Murtziarrak laugarren egin du azkenean, irabazlearengandik 19 segundora.

Patrick Bevin orain arteko liderrari dagokionez, larunbatean izandako erorikoak guztiz baldintzatu du bere errendimendua, eta Willungara egin duten lehen igoeran atzean geratu da. Azkenean, ia sei minutu galdu ditu.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena