Txirrindularitza
Azaroaren 25ean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Txirrindulariak sorbalda minduta dauka, eta fisura du saihets batean. Bikotekidea, berriz, larriago dago, sei saihets eta orno bat hautsita baititu.
Omar Fraile. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratako irudia
Omar Fraile txirrindulari bizkaitarrak eta bikotekideak istripua izan zuten azaroaren 25ean, Madrilen jokatu zen criterium batetik etxera bueltan zihoazela, horren taldeak (Astana) astelehenean Twitter bidez jakinarazi duenez.
Aipatu oharrean emandako azalpenen arabera, "biek dituzte zauriak, baina euren bizitzak ez daude arriskuan".
"Omarrek sorbalda minduta dauka, eta fisura du saihets batean. Horrez gain, bikotekideari ebakuntza egin beharko diote, sei saihets eta orno bat hautsita baititu", gaineratu du Astanak.
Statement: @OmarFraile and his girlfriend were involved in a car accident on Sunday, driving back from a criterium in Madrid. They both have non-life threatening injuries, with Omar having back pains and a fissured rib. His girlfriend will have surgery..(1/2)
— Astana Pro Team (@AstanaTeam) 3 de diciembre de 2018
Santurtziko txirrindulariak (28 urte) sei garaipen ditu profesional gisa: Apeninoetako Giroa (2015), etapa bat Dunkerqueko 4 Egunetan (2015), etapa bat Italiako Giroan (2017), eta etapa bat 2018ko Euskal Herriko Itzulian, Romandiako Tourrean eta Frantziako Tourrean.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa