19:35

Txirrindularitza

15. etapa

Thibaut Pinot, nagusi Kobandongako lakuetan barrena; Yatesek, lidergoa bere gain

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Quintanak etsi egin du azken metroetan eta Mitchelton taldeko txirrindulariak segundo erabakigarriak atera dizkio. Ion Izagirre, bestalde, Pinot irabazlearengandik 1.49ra iritsi da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Thibaut Pinot txirrindulari frantziarra (Groupama-FDJ) nagusitu da igande honetan jokatu den Espainiako Itzuliko 15. Etapan. Arribako Erriberan eta Kobadongako Lakuetan barrena aritu dira txirrindulariak 178,2 kilometroko ibilbidean. Mitchelton-Scott taldeko Simon Yates britainiarrak bestalde, lidergoa bere gain mantendu du.

Pinotek 5:01:49ko denboran burutu du etapa menditsua, bakar-bakarrik egindako azken sprint batean helmugatik 6,2 kilometrora faltan txirrindulariek saiakera egin ostean. Bigarren egin du, azkenean, Yates berak Astana taldeko Miguel Angel 'Superman' Lopezek gidatutako faboritoen taldea atzean utzita.

Yatesek mallot gorriarekin jarraitzen du, Alejandro Valverde, ostera, bigarren doa 26 segundoko aldearekin, eta hirugarren, Nairo Quintana dugu. Bukatzeko, datorren astelehenean, atsedenaldia izango dugu Espainiako Itzulian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena