Txirrindularitza
Europako Txapelketa
Erredakzioa
Txirrindulari bizkaitarra bigarren izan da Europako Txapelketako erlojupekoan. Campenaertsek lortu du garaipena, Castrviejori 63 zentesimako abantaila soilik aterata.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Jonathan Castroviejok zilarrezko domina lortu du Europako Txapelketako erlojupeko proban. Txirrindulari bizkaitarrak ez du urrezko domina lortu, 63 zentesimagatik. Victor Campanaertsek izan da txapelduna.
Glasgown egin den erlojupekoak 45,7 kilometroko ibilbidea izan du, eta euriak zaildu egin die lana txirrindulariei. Castroviejok 53 minutu, eta 39 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Campanaerts iazko irabazleak bakarrik hobetu du bizkaitarraren marka, 63 zentesimatan hobetuta. Brontzezko domina Maximilian Schachmann alemaniarrarentzat izan da.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa