Txirrindularitza
Criterium Dauphine, 6. etapa
Agentziak | Erredakzioa
"Atzo egun txarra izan nuen, Giroan egindako lana nabaritu nuen, baina gaur zangoak ondo sentitu ditut", esan du bizkaitarrak helmugan. Geraint Thomasek lider jarraitzen du sailkapen nagusian.
Albisteak (3)
Pello Bilbaok irabazi du Criterium Dauphineko seigarren etapa. Ibilbide laburra egin dute txirrindulariek, 110 kilometro, eta helmuga La Roserie lehen mailako mendatean izan dute. Geraint Thomas britainiarra bigarren izan da eta sailkapeneko lider jarraitzen du.
Bilbao eguneko ihesaldian sartu da eta helmugan hiru ordu, 34 minutu eta 11 segundoko denbora eginda iritsi da. Thomas 21 segundo geroago sartu da, Romain Bardet, Dan Martin eta Adam Yates iheskideak atzean utzita.
Thomas da sailkapen nagusiko liderra. 2:01 ateratzen dio Bardeti eta 2:30 Dan Martini.
Helmugarako bi kilometrora, Pello Bilbaok 19 segundoko aldea izan du Dan Martinekin. Atzerago pasatu dira Thomas, Bardet eta Yates.
"Atzo egun txarra izan nuen, Giroan egindako lanen ondorioz, baina gaur zangoak ondo sentitu ditut. Astana taldeak konfiantza izan du nigan eta asko lagundu dit. Azken igoeran abantaila txiki bat lortu dut eta horri eutsi diot. Zaila da Giroaren ostean baldintza onetan iristea, eta batez ere aurtengo Giroaren ostean, baina gaur sasaoiko sentitu naiz", esan du Pello Bilbaok.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa