Txirrindularitza
Dauphine Criteriuma
Agentziak | Erredakzioa
Poloniarraren taldekidea den Jonathan Castroviejo bizkaitarra hirugarren dago sailkapenean, 9 segundoko atzerapenarekin.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Sky taldeak irabazi du asteazken honetan Dauphine Criteriumeko hirugarren etapan jokatu den taldekako erlojupekoa. Pont-de-Vaux eta Louhans-Chateaurenaud artean lehiatu den probak 35 kilometro izan ditu, eta talde britainiarra izan da azkarrena 36:33ko denborarekin.
Bide batez, Michal Kwiatkowski poloniarrak liderraren elastikoa jantzi du berriz, bere taldeak egindako lan bikainari esker. Sky zen faborito nagusia etapa eskuratzeko, eta aurreikuspen guztiak bete ditu.
Bigarren sailkatu den BCM Racing taldeari 37 segundoko abantaila atera dio Skyk; 57, aldiz, hirugarren izan den Lotto Soudali. Bere aldetik, etapan laugarren helmugaratu den Mitchelton-Scottek (irabazlearengandik 56 segundora) ezin izan dio Daryl Impey bere esprinterrak asteartean jantzi zuen maillotari eutsi.
Horrenbestez, Kwiatkowski poloniarrak liderraren postua berreskuratu du; izan ere, atzokoan galdu egin zuen elastiko horia, eroriko bat dela medio. Hiru taldekide ditu atzetik sailkapenean: Gianni Moscon italiarra, (bigarren, 3 segundora), Jonathan Castoviejo bizkaitarra (hirugarren, 9 segundora) eta Geraint Thomas britainiarra (laugarren, 21 segundora).
Ostegun honetan, lasterketako laugarren etapa lehiatuko dute txirrindulariek Chazey-sur-Ain eta Lans-en-Vercors artean, 181 kilometroko ibilbidean zehar.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa