17:32

Txirrindularitza

Atarikoa

Kwiatkowski, lehenengo liderra Dauphinen

Agentziak | Erredakzioa

Skyko gizon nagusia, Geraint Thomas, bihurgune batean erori da, eta 20 segundo galdu ditu bere taldekidearekiko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Michal Kwiatkowski (Sky) Dauphine Criteriumeko atarikoa irabazi du, eta Alpeetako lasterketaren lehen liderra da. Poloniarra onena izan da banakako erlojupekoan, Valencen (6,6 kilometro). Jos van Emdem (Lotto-Jumbo) izan da bigarrena, segundu bakarrera.

Poloniako txapeldunak 7 minutu eta 25 segundoko denbora egin du.

Faboritoetako bat, Geraint Thomas taldekidea, ibilbidearen erdian erori da. Skyko txirrindulariak 20 segundo galdu du.

Kwiatkowskik ez zuen Valencen irabaztea espero. "40 egun korritu gabe egon ostean, ustekabe txiki bat izan da. Hala ere, gogor entrenatzen egon naiz, hemen sasoi onean egoteko eta Frantziako Tourra prestatzeko. Edozein kasutan, garaipenean ez baduzu pentsatzen, irteeratik, zaila da gero ondo egitea", esan du.

Jonathan Castroviejo (Movistar) zortigarrena izan da, 7' 34''-ko denborarekin.

Beste faboritoei dagokienez, onena Julian Alaphilippe (Quick Step-Floors) izan da, 14 segundora. Gero datoz, Marc Soler (Movistar), 20''-ra, Pello Bilbao (Astana), Thomasen alde berarekin, 21''-ra, Romain Bardet (Ag2r La Mondiale), a 48''-ra, eta Vincenzo Nibali (Bahrain-Merida), 24''-ra.

ATARIKOAREN SALKAPENAK

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena