Txirrindularitza
Emakumeen Biraren 4. etapa
eitb.eus
Sailkapen nagusiko lehen euskalduna Ane Santesteban izan da: hamaikagarren postuan amaitu du, liderrarengandik 3:23ra.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Mitchelton Scott taldeko Amanda Spratt nagusitu da aurtengo Emakumeen Birako laugarren etapan, eta lortu duen abantailarekin sailkapen nagusia bereganatu du.
Iurreta eta Iurreta artean jokatu den 120 kilometroko azken saio erabakigarrian, txirrindulari australiarra izan da indartsuena; izan ere, 1:16 segundoko aldea atera die bigarren eta hirugarren helmugaratu diren Elisa Longo italiarrari (Wiggle High5) eta Olga Zabelisnkaya errusiarrari (Cogeas).
Horrez gain, gaur arte sailkapenaren buruan zegoen Annemiek van Vleuten herbeheretarra (Mitchelton Scott) 2:12ko atzerapenarekin sartu den sei txirrindulariz osatutako taldetxoan zegoen, Ane Santesteban errenteriarrarekin (Alé Cipollini) batera, eta, horrenbestez, lider izateari utzi dio Spratt taldekidearen mesedetan.
Batak zein besteak sailkapen nagusiko bi lehen postuetan amaitu dute Biraren 31. edizioa, Mitchelton Scotten nagusitasuna irudikatuz. Haien atzetik sailkatu da Anna van der Breggen herbeheretarra (Boels), 59 segundora.
Sailkapen nagusiko lehen euskalduna Ane Santesteban izan da: hamaikagarren postuan amaitu du, liderrarengandik 3:23ra.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa