Txirrindularitza
Maiatzak 19-22
Agentziak | Erredakzioa
UCI World Tourreko sailkapeneko onena, Anna Van der Breggen, irteeran izango da; Eider Merino, Lourdes Oyarbide eta Ane Santesteban, euskal txirrindulari indartsuenak.
Van Vleuten. EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Gaur aurkeztuko da maiatzaren 19tik 22ra jokatuko den 31. Emakumeen Bira, egun World Tourreko egutegiko lasterketa.
Izen handiko txirrindulariak izango dira Legazpiko irteera larunbat honetan, esaterako, UCI World Tourreko sailkapeneko lehen postuan dagoen Anna Van der Bregge, zerrendako bigarrena, Annemiek van Vleuten, Ashleigh Moolman-Pasio (laugarrena), Elisa Longho-Borgini (17.a), Lauren Stephens (26.a)...
Euskaldunei dagokionez, Eider Merino, Lourdes Oyarbide eta Ane Santesteban dira hasiera batean txirrindulari indartsuenak. Gainera Sopela eta Bizkaia-Durango euskal taldeek hartuko dute parte.
24 talde: Astana, BTC Ljubliana, Virtu, Valcar, Aromitalia Vaiano, Servetto, Sopela, Cogeas, Top Girls Fassa Bortolo, Boels, Ale, BePink, Lotto, Parkhotel Valkenburg, Cylance, Cervelo, Canyon, Bizkaia-Durango, Mitchelton, FDJ, Wiggle, Waowdeals, WNT Rotor eta Movistar.
31. Emakumeen Bira, ibilbidea
1. etapa: larunbata 19, Legazpi-Legazpi (108 km)
2. etapa: igandea 20, Agurain-Vitoria (27 km, erlojupekoa)
3. etapa: astelehena 21, Aretxabaleta-Aretxabaleta (122 km)
4. etapa: asteartea 22, Iurreta-Iurreta (120 km)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa