Txirrindularitza
Alpeetako Tourra
Agentziak | Erredakzioa
Padunek erasoa jo du helmugarako lau kilometrora eta bera bakarrik iritsi da helmugara. George Bennet bigarren sartu da, bost segundora.
Thibaut Pinot. Argazkia: Efe.
Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) frantziarrak irabazi du Alpeetako Tourra. Bosgarren eta azken etapa Mark Padun ukrainarrak (Bahrain-Merida) irabazi du, Rattenberg eta Innsbruck arteko 164,2 kilometroak egin ostean.
Pinotek ondo erantzun die aurkarien erasoei eta liderraren jertseari eutsi dio, etapa zaila gainditu ostean.
Olinpiara egin duten hiru igoeretatik azkenean, Pinotek erasoa jo du eta Domenico Pozzovivo (Bahrain-Merida) eta Miguel Angel Lopez (Astana) sailkapeneko bigarrena eta hirugarrena eraman ditu berarekin.
Aldapa bukatu denean, atzetik zihoan taldeak hirukotea harrapatu du. Talde horretan Mark Padun 21 urteko ukrainarra zihoan eta helmugarako lau kilometrora erasoa jo du.
Padun bera bakarrik iritsi da helmugara eta bost segundoko aldea atera dio George Bennett (LottoNL-Jumbo) zeelandaberritarrari eta sei Jan Hirt (Astana), Giulio Ciccone (Bardiani) eta Ben O’Connor (Dimension Data) txirrindulariek osatutako hirukoteari. Pinot liderraren taldea bederatzi segundora sartu da.
Stage 5 of the @Tourof_TheAlps - The Highlights: https://t.co/44kllr1YHn
— Tour of The Alps (@Tourof_TheAlps) 20 de abril de 2018
Hurrengo zuzenekoak
09 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko txapelketa | Finalaurrekoa: Jaka vs P. Etxeberria |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa