19:04

Txirrindularitza

82. EKITALDIA

Alaphilippe nagusitu da Fleche Wallone klasikoan, Valverderen aurretik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Quick Step taldeko frantziarrak lau segundo atera dizkio Alejandro Valverderi, zeinak bere seigarren garaipena lortu nahi zuen klasikoan.

  • Julian Alaphilippe, Huyko aldapan. Argazkia: EFE

    Julian Alaphilippe, Huyko aldapan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julian Alaphilippe (Quick Step) frantziarrak irabazi du Fleche Wallone klasikoa asteazken honetan. Horrenbestez, Alaphilippek (25 urte) eten egin du gaurkoan bigarren egin duen Alejandro Valverderen bolada ikusgarria, aurreko lau edizioetan murtziarrak poltsikoratu baitzuen proba.

Lasterketaren 82. ekitaldia bete den egunean, Valverdek ezin izan du bere seigarren Fleche Wallone lasterketa eskuratu.

Quick Stepeko txirrindulariak bi etapa irabazi zituen Itzulian duela gutxi, eta gaurko garaipenarekin lehendabiziko klasikoa bereganatu du, Huyko aldapan bi aldiz bigarren izan eta gero (2015ean eta 2016an). Oraingo honetan, behar zen unean jo du erasoa, Valverde aurrera zihoala ikusita, eta bera izan da nagusi muinean.

Hirugarren postua Jelle Vanendert (Lotto Soudal) belgikarrarentzat izan da; laugarrena, Roman Kreuziger (Mitchelton) txekiarrarentzat, eta, bosgarrena, Michael Matthews (Sunweb) australiarrarentzat.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena