21:38

Txirrindularitza

Alpeetako Tourra (2. etapa)

'Superman' Lopezek irabazi du etapa eta Pello Bilbaok ez dio lidertzari eutsi

Erredakzioa

Miguel Ángel Lopezek irabazi du Alpeetako Tourraren bigarren etapa eta Ivan Ramiro Sosa da lider berria. Pello Bilbaok ezin izan du sailkapeneko lehen postua mantendu.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miguel Angel Lopez (Astana) kolonbiarrak irabazi du Alpeetako Tourreko bigarren etapa, Lavarone eta Alpe di Pampeago artean egin dena, eta 145,5 kilometroko ibilbidea izan duena. Ivan Ramiro Sosa (Androni) da lider berria, Pello Bilbaok ez baitu lortu sailkapeneko lehen postuari eustea.

'Superman' Lopez izan da indartsuena lasterketa irabazteko faboritoen artean. Helmugarako 300 metrora jo du erasoa kolonbiarrak eta garaipena lortu du, 3 ordu, 55 minutu eta 31 segundoko denborarekin. Thibaut Pinot (Groupama) izan da bigarren eta Ivan Ramiro Sosa (Androni) hirugarren. Chris Froome (Sky) laugarren izan da.

Sosak etapan lortu duen hirugarren postuarekin, lidertza beregantu du. Lehen etapa irabazi zuen Pello Bilbaok (Astana) ezin izan dio sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi. Kolonbiarrak 6 segundoko aldea du Pinotekiko eta Miguel Angel Lopezekiko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena