Txirrindularitza
Amstel Gold Race
Agentziak | Erredakzioa
26 urteko txirrindulariak aurreikuspenak hautsi ditu eta garaipena lortu du Amstel Gold Race klasikoan.
Michael Valgren, helmugaratzen. Argazkia: Efe.
Michael Valgren Andersen danimarkarrak ezustean harrapatu ditu faborito guztiak eta Amstel Gold Race klasikoa irabazi du. Lasterketak 263 kilometro izan ditu Maastricht eta Valkenburg artean. Andersenentzat bigarren garaipena izan da World Tourreko proba batean.
Valgrenek 26 urte ditu eta "garagardoaren lasterketa" irabazten duen bigarren danimarkarra da. Lehenengoa Bjarne Riss izan zen, 1997an.
Irabazleak birritan jo du erasoa azken kilometroetan, bigarrena helmugarako 2,4 kilometrora. Faboritoak ezustean harrapatu ditu eta Roman Kreuziger Mitcheltton-Scott taldeko txekiarra eraman du berarekin.
Kreuzigerri helmugan bertan gailendu zaio Andersen. Hirugarren postua Enrico Gasparotto italiarrarentzat izan da, eta berarekin batera tropel nagusia sartu da faborito guztiekin: Peter Sagan, Alejandro Valverde, Tim Wellens eta Julian Alaphillipe.
Ion Izagirre 19. postuan sartu da, eta Mikel Landa 36.ean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa