Txirrindularitza
Kataluniako Volta, 6. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Bi txirrindulariak izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak. Alejandro Valverdek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.
Albisteak (5)
Bideoak (1)
Maximiliam Schachmann alemaniarrak irabazi du Kataluniako Voltako seigarren etapa. Ibilbideak 117 kilometro izan ditu La Pobla de Segur eta Torrefarrera artean. Sailkapen nagusian, Alejandro Valverdek lider jarraitzen du.
Hasieran, etapak 194 kilometro izan behar zituen, baina Vielhan jausitako elurraren ondorioz, lehen 77 kilometroak bertan behera utzi dituzte antolatzaileek.
Schachmannek Diego Rubiorekin egin ditu hainbat kilometro ihes eginda, eta helmugan Quick-Step taldeko alemaniarra izan da azkarrena. Tropel nagusia 18 segundo geroago iritsi da.
Emaitza horren ondorioz, Alejandro Valverdek guztia alde du Kataluniako Voltako 98. edizioa irabazteko. Murtziarrak 16 segundora du bigarren sailkatua, Egan Bernal kolonbiarra.
Volta igandean amaituko da, Bartzelonako Montjuic gaina zortzi aldiz igo ostean.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 09:45 - 14:00 | ATLETISMOA | Behobia-Donostia |
10 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa