17:24

Txirrindularitza

Kataluniako Volta, 4. etapa

Valverdek lidergoa berreskuratu du, La Molinan Bernal handi bati irabazi ostean

Agentziak | Erredakzioa

Murtziarrak 19 segundoko aldea du Bernalekin sailkapen nagusian, eta 26koa Nairo Quintana kolonbiarrarekin.

0:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alejandro Valverdek Kataluniako Voltako lidergoa berreskuratu du ostegun honetan laugarren etapa irabazi ostean. 170,8 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Llanars eta La Molina artean. Egan Arley Bernal Sky taldeko kolonbiarra bigarren izan da, eta Nairo Quintana hirugarren.

Valverdek, Quintanak eta Bernalek gainontzeko faboritoak minutu batera zituztela egin dituzte azken kilometroak, eta bi kolonbiarrek arteko erritmo aldaketei eta atzekoen indar faltari esker helmugaraino iritsi dira. Valverdek ez du barkatu eta etapa irabazi du, sailkapeneko lidergoa berreskuratzeaz gain.

Thomas de Gendt gaur arteko liderraren ihesaldiak gutxi iraun du eta Lotto Saudaleko txirrindulariari 24 ordu iraun dio lidergoak. Valverdek 19 segundoko aldea du orain sailkapen nagusian Bernalekin, eta 26koa Nairo Quintanarekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena