Txirrindularitza
Milan-San Remo
Agentziak | Erredakzioa
Denboraldiko lehenengo monumentua eskuratu du italiarrak, Poggioko igoeran jotako erasoari esker.
Vincenzo Nibalik (Bahrain-Merida) irabazi du 109. Milan-San Remo Klasikoa, lehenengo aldiz, Italiako lasterketa esprintean bukatu behar zela zioen proponostikoak hautsita. Denboraldiko luzeena izan da, 294 kilometrorekin.
Italiako txirrindulariak Poggioko igoeran jo du erasoa, helmugatik 7 kilometrora. Jaitsieran abantaila mantentzea lortu du, baita azken bi kilometroetan, ordekan. Helmugan, Nibali eta tropelaren arteko aldea hiru metrokoa baino ez da izan.
7 ordu, 18 minutu eta 43 segundoko denbora egin du Nibalik. Caleb Ewan (Mitchelton-Scott) eta Arnaud Demare (Groupama-FDJ) izan dira helmugaratzen dira.
SAILKAPENA
Hurrengo zuzenekoak
10 | 13:20 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 2. etapa |
10 | 17:40 - 20:00 | PILOTA | B Serieko Buruz Burukoa: Agirre vs Salaberria |
10 | 18:00 - 20:00 | HERRI KIROLAK | Luis Mari Bengoari omenaldia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa