Txirrindularitza
Paris-Niza (4. etapa)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
El ciclista Wout Poels ha sido el más rápido en la crono de la cuarta etapa, en la que los hemanos Izagirre han ocupado la quinta y la sexta plaza.
Woult Poels, ahalegin betean. Argazkia: EFE
Wout Poels (Sky) herbeheretarra ahaltsu agertu da Paris-Nizako laugarren etapan, La Fouillouse eta Saint Etienne artean jokatu den 18,4 kilometroko erlojupekoa irabazteko,
Andaluziako Itzulian etapa bat irabazi berri duen 30 urteko txirrindulariak, denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du erlojupeko saio bikain bat egin ostean. 25:33 minutuko denbora egin du, bigarren izan den Marc Soler (Movistar) katalan gazteak baino 11 segundo hobeto eta etapako hirugarren postuan bukatu duen Julian Alaphilippek (Quick Step) baino 16 segundo aurretik.
Luis Leon Sanchez murtziarrak liderraren elastikoari eutsi dio, nahiz eta beste batzuetan baino okerrago aritu den. Zazpigarren egin du etapan, Poels irabazlearengandik 28 segundora. Etapan ondo aritu diren beste bi Ion eta Gorka Izagirre anaiak izan dira (Bahrain), bosgarren eta seigarren, hurrenez hurren, 27ra.
Sailkapen orokorrean, Astanako txirrindulariak urre koloreko elastikoa defendatuko du bosgarren etapan, Poels 15 segundora eta Alaphilippe 26ra jarri zaizkiolarik. Marc Soler laugarren tokira igo da hirugarrenaren denbora berean.
Horien atzetik eta euren aukeren zain izagirretarrak daude (Gorka, bosgarren 34 segundora; Ion, seigarren, 42ra).
Guztiek dute aurretik asteburu menditsu gogorra, emozio asko ekarriko dituena.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa