Txirrindularitza
Andaluziako Itzulia (4. etapa)
Erredakzioa
Mikel Landa euskal txirrindularia bigarren izan da Andaluziako Itzuliko laugarren etapan eta bigarren da sailkapen nagusian Wellensengandik 7 segundora.
Albisteak (3)
Tim Wellensek (Lotto Soudal) irabazi du Andaluziako Itzuliko laugarren etapa eta belgikarra da lasterketako lider berria. Sevilla eta Alcala de los Gazules (Cadiz) artean egin da laugarren etapa eta 195 kilometroko ibilbidea izan du.
Azken maldan bigarren izan den Mikel Landa (Movistar) euskal txirrindularia gainditu du Wellensek. Landa irabazlea baino 5 segundo beranduago helmugaratu da, eta Jakob Fuglsang (Astana), liderrarengandik 12 segundora iritsi da. Etapa honetara arte liderra zen Wout Poels laugarren izan da 13 segundora eta lidertza galdu du. Andaluziako Itzulia amaitzeko etapa bakarraren faltan Wellens da liderra eta Mikel Landa bigarren da, 7 segundora.
Igandean egingo da azken etapa Barbaten (Cadiz). Txirrindulariek 14,2 kilometroko ibilbidea duen erlojupekoa gainditu beharko dute.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa