Txirrindularitza
Adierazpenak
Agentziak | eitb.eus
Baimendutako mugak zeintzuk ziren bazekiela eta medikuak gomendatuta hartu zuela salbutamola esan du britainiarrak.
Albisteak (1)
Chris Froome txirrindulariaren positiboa ezagutu bezain pronto jakin da britainiarraren iritzia eta erantzuna. 'Baimendutako mugak zeintzuk diren badakit eta medikuak gomendatuta hartu nuen salbutamola' esan du britainiarrak.
UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak prentsa ohar baten bitartez gaur iragarri duen bezala 2017ko Espainiako Vueltan egindako analisian salbutamolezko ezohiko neurriak aurkitu zioten Froome txirrindulariari.
'UCIk analisiaren emaitzak aztertzeko arrazoi osoa du, baina SKY taldearekin batera eman beharreko informazio guztia eskainiko dut. Salbutamola erabiltzeak ez du esan nahi arauak ez ditugula bete, baina bai azalpenak eman behar ditugula jakinarazteko zergatik eman nuen kontzentrazio hain altua', adierazi du Froomek.
'Denok dakigu asma dudala eta baita oso ondo ezagutzen ditudala arauak. Inhalagailu bat erabiltzen dut beti, eta jakin badakit frogak egingo dizkidatela beti liderraren elastikoa eramaten dudan bitartean. Vueltan asmako arazoak larritu ziren eta medikuaren gomendiorekin dosia handitu nuen, baina baimendutako dosia', gehitu du Sky taldeko gizonak.
Hurrengo zuzenekoak
10 | 09:45 - 14:00 | ATLETISMOA | Behobia-Donostia |
10 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
10 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa