Txirrindularitza
Lombardiako Giroa 2017
Agentziak | Erredakzioa
Horrenbestez, Warren Barguil frantziarra izango da Sunweb taldeak lasterketa irabazteko izango duen txirrindularirik sendoena, Wilco Kelderman eta Sam Oomen taldekideekin batera.
Tom Dumoulin herbeheretarrak, Italiako Giroa eta erlojupeko Munduko txapelduna irabazitakoak, ez du jokatuko larunbat honetan lehiatuko den Lombardiako Giroaren 111. edizioa, gaixorik baitago.
"Tom gripeak jota eta samako minarekin jaiki da, eta lasterketatik kanpo uztea erabaki dugu. Egun batzuk beharko ditu erabat osatzeko", adierazi du Anko Boelensek, Sunwebeko sendagileak.
Behin Dumoulinen baja baieztatuta, Warren Barguil frantziarra izango da Sunweb taldeak lasterketa irabazteko izango duen txirrindulari nagusiena, Wilco Kelderman eta Sam Oomen taldekideekin batera.
Horrenbestez, Dumoulinek amaiera eman dio 2017ko denboraldiari.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa