Txirrindularitza
2018 urtera arte
eitb.eus
Elite mailako Espainiako Txapeldun izan da iraupeneko frogan Soriako txapelketetan.
Argazkia: Murias Taldea
Sergio Rodriguez txirrindulari nafarra Euskadi Basque Country – Murias Taldean arituko da datorren 2018 denboraldian. Rodriguez (Iruñea, 1992) afizionatu mailan esperientzia zabala eta palmares ona duen txirrindularia da. Euskadi Fundazioan lehiatu duen denboraldi honetan, Elite mailako Espainiako Txapeldun izan da iraupeneko frogan Soriako txapelketetan.
“Gipuzkoa taldean elkarrekin ibili ginen eta beti konfiantza izan dut berarengan. Uste dut irabazi duen aukera hau emateko garaia iritsi dela. Aurrerapausoak ematen jarraitzea espero dut, txirrindulari ona izan daitekeela uste dut eta. Ibilbide guztietan ondo ibiltzen den txirrindularia da eta hainbat alderdietan taldeari lagundu diezaioke”, adierazi du Jon Odriozola Euskadi Basque Country – Murias Taldeko kirol managerrak.
Sergio Rodríguez-en adierazpenak: “Maila kontinental profesionalean lehiatzea sekulako aukera da niretzat eta gainera etxeko taldean aritzeko zortea izango dut. Aspalditik ibili naiz aukera hau lortzeko borrokan. Taldean denbora gehiago ibili direnengandik ikasi nahi dut eta lehenbailehen maila berri honetara moldatu, talde honi ahal dudan guztia emateko”.
Adrián González eta Pello Olaberria ez dute taldean jarraituko
Adrián Gonzálezek eta Pello Olaberriak ez dute Euskadi Basque Country – Murias Taldean jarraituko. Taldeak bi txirrindulariei bere dedikazioa eta profesionaltasuna eskertu nahi die eta etorkizunerako zorterik onena opa die.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa