Txirrindularitza
Alpeetko Tourra, 4. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Mikel Landa iazko edizioko txapeldunak sailkapeneko seigarren postuari eutsi dio, eta 36 segundoko atzerapena du Geraint Thomas taldekidearekin etapa bakar baten faltan.
Garaipena esprintean erabaki da. Argazkia: Efe.
Matteo Montaguti italiarra (AG2R) gailendu da Alpeetako Tourreko etapako azken metroetan. 165,3 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Bolzano eta Cles artean. Geraint Thomasek (Skt) lidergoan jarraitzen du.
Montaguti azken metroetan nagusitu zaio Thibaut Pinot frantziarrari (Française) eta Rohan Dennis australiarrari (BMC).
Lau ordu, 56 minutu eta 38 segundo behar izan ditu tropel nagusiak, Geraint Thomas liderra barne, ibilbidea egiteko. Etapa liderraren taldeak, Skyk, kontrolatu du, eta, ondorioz, ihesaldi saiakerek ez dute aurrera egin.
Thomasek sailkapen nagusiaren buruan ekingo dio Alpeetako Tourreko azken jardunaldiari, baina kontu handia izan beharko du Pinotekin, denbora sariei dagokienean, batez ere. Pinot bigarren da sailkapenean, 13 segundora, eta Domenico Pozzovivo hirugarren da, 16 segundora.
Mikel Landa iazko edizioko txapeldunak sailkapeneko seigarren postuari eutsi dio, eta 36 segundoko atzerapena du Geraint Thomas taldekidearekin etapa bakar baten faltan.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa