Txirrindularitza
Belgikan
Agentziak | Erredakzioa
Jens Keukeleire bigarren izan da, eta Peter Sagan, hirugarren.
Van Avermaet. Argazkia: Efe.
Greg Van Avermaet belgikarra (BMC Racing) gailendu da Gante-Wevelgem klasikoan, Jens Keukeleire (Orica) herrikideari esprintean irabazita. Beraz, Van Avermaetek aurreikuspenak bete ditu, bera baitzen garaipena lortzeko faborito nagusia. Peter Sagan munduko txapelduna hirugarren izan da.
Bi belgikarrak iheslarien taldetik atera dira helmugarako 16 kilometrora.
Atzetik, Peter Saganek eta beste bi iheskideek zalantzak izan dituzte bi belgikarrak harrapatzera ateratzeko orduan, eta momentu hori aprobetxatu dute Van Avermaetek eta Keukeleirek metro batzuetako aldea zabaltzeko. Alde horri eustea baino ez dute izan helmugara bakarrik iristeko.
Azken metroetan, Van Avermaet indartsu aritu da eta berak eraman du garaipena.
Hurrengo zuzenekoak
15 |
![]() |
PILOTA | CaixaBank Mastersa: Altuna III-Imaz vs Zabala-Mariezkurrena II |
16 | 23:05 - 00:35 | HERRI KIROLAK | Urrezko Aizkolariak |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar