Txirrindularitza
Paris-Niza, azken etapa
Agentziak | Erredakzioa
Azken etapan David de la Cruz gailendu da, Alberto Contadorren eta Marc Solerren aurretik. Gorka Izagirrek laugarren amaitu du sailkapen nagusian, eta Ion anaiak, zazpigarren.
Sergio Luis Henao. Argazkia: Efe.
Albisteak (7)
Sergio Henao Sky taldeko kolonbiarrak irabazi du Paris-Niza lasterketa, Alberto Contadorrek azken etapan egindako erasoari eutsi ondoren. Madrildarra behin-behineko liderra izan da minutu askotan.
Etapa garaipena David de la Cruzek (Quick Step) eraman du. Bigarren Alberto Contador izan da, denbora berean, eta hirugarren Marc Soler,bost segundora.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Sergio Henao gailendu da, bigarren Alberto Contador geratu da, bi segundora, eta hirugarren Dan Martin, 30 segundora. Gorka Izagirrek laugarren amaitu du, minutu batera. Gorka zortzigarren izan da etapan. Ion Izagirrek, berriz, zazpigarren egin du sailpaken nagusian.
De la Cruz remporte l'étape / wins the stage #ParisNice pic.twitter.com/GAS1nRHFKT
— Paris-Nice (@ParisNice) 12 de marzo de 2017
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa