17:37

Txirrindularitza

Tirreno Adriatikoa, 2. etapa

Geraint Thomasek irabazi du etapa, eta Van Avermaet lider jarri da

Agentziak | Erredakzioa

30 urteko galestarrak erasoa jo du igoeran, helmugarako lau kilometrora.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Geraint Thomas Sky taldeko britainiarrak irabazi du Tirreno Adriatiko lasterketako bigarren etapa. Txirrindulariek 229 kilometro egin dituzte, Camaiore eta Pomerance artean. Greg Avermaet iazko irabazlea lider da orain sailkapen nagusian.

30 urteko galestarrak erasoa jo du aldapan gora, helmugarako 4 kilometroren faltan, eta bera bakarrik iritsi da helmugara. Tom Dumoulin holandarra bigarren izan da 9 segundora.

Dumoulinen iritsi eta berehala tropel nagusia heldu da, Peter Sagan eslovakiarra buruan zela. Munduko txapeldunak ezin izan dio erritmoari eutsi Pomerancerako bidean.

Liderraren jertse urdina Greg Avermaetek jantzi du orain. Bigarren Rohan Dennis australiarra da eta hirugarren Tejay Van Garderen estatubatuarra.

 


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    10 09:45 - 14:00 ATLETISMOA | Behobia-Donostia
    10 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    10 17:00 - 20:00 PILOTA | 4 t'erdiko finalaurrekoak: Altuna III vs Laso

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena