Txirrindularitza
Omloop Het Nieuwsblad
Erredakzioa
Txirrindulari belgikarrak Omloop Het Nieuwsblad lasterketa irabazi du esprintean Sagan eta Vanmarcke menderatuta.
Albisteak (3)
Greg Van Avermaet (BMC) izendatu da Omloop Het Nieuwsblad lasterketako irabazle larunbat honetan. Esprintean nagusitu zaie Peter Sagan (bigarren) eta Sep Vanmarcke (hirugarren) txirrindulariei.
Helmugara iritseko 62 kilometro falta izan direnean erorikoa izan da tropelean eta Tom Boonenek lasterketa utzi behar izan du. Saganek helmugarako 30 kilometro falta izan direnean jo du erasoa eta Van Avermaetek eta Vanmarckek bakarrik eutsi diote. Azken metroetan esprintak erabaki du irabazlea eta Greg Van Avermaet izan da azkarrena.
Sailkapena:
1. Greg Van Avermaet (Belgium / BMC Racing) 4:48:04"
2. Peter Sagan (Slovakia / BORA) m.t.
3. Sep Vanmarcke (Belgium / Cannondale) m.t.
4. Fabio Felline (Italy / Trek) +44"
5. Oscar Gatto (Italy / Astana) +50"
6. Luke Rowe (Britain / Team Sky) +50"
7. Oliver Naesen (Belgium / AG2R) + 50"
8. Jasper Stuyven (Belgium / Trek)+50"
9. Matteo Trentin (Italy / Quick-Step) +54"
10. Adrien Petit (France / Direct Energie) +57"
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa