Txirrindularitza
Azken etapa
Agentziak | Erredakzioa
Azken etapan Amaron Antunes portugaldarrak lortu du garaipena. Jonathan Castroviejok zazpigarren egin du sailkapen nagusian, liderrarengandik minutu eta 40 segundora.
Primoz Roglic. Argazkia: Efe.
Primoz Roglic esloveniarra gailendu da Algarveko Itzuliko 43. edizioan, igande honetan jokatutako azken etaparen ostean.
Malhao gainerako azken igoeran, Roglic indartsu aritu da eta ondo erantzun die Michal Kwiatkowski sailkapeneko bigarrenak egindako erasoei. Bien artean 22 segundoko aldea izan da sailkapenean.
Azken etapako garaipena Amaro Antunes portugaldarrak lortu du, helmugarako bi kilometrora eraso egin ostean. Antunes bakar-bakarrik iritsi da Malhaoko helmugara.
Hurrengo zuzenekoak
12 | 16:00 - 17:15 | TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 5. etapa |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar