18:01

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

Daniel McLayk irabazi du Palma-Palma Saria

Erredakzioa

Fortuneo-Vital Concept taldeko britainiarrak esprintean lortu du garaipena Mallorcako Challengeko azken proban.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Daniel McLay (Fortuneo-Vital Concept) britainiarrak irabazi du igande honetan Palma-Palma Saria (161,5 kilometro), Mallorcako Challengeko azken proba. Guztira 19 taldek eta 300 txirrindularik hartu dute Challengean.

Esprintean nagusitu da McLay. Matteo Pelucchi (Bora-Hansgrohe) izan da bigarren eta Nacer Bouhanni (Cofidis), hirugarren. Helmugako marra gurutzatuta McLay argazkilari batekin kolpatu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.

Palma-Palma Sariko sailkapena:

1) Daniel McLay (GBR/Fortuneo-Vital Concept) 3:43:41

2) Matteo Pelucchi (ITA/Bora-Hansgrohe) - d.b.

3) Nacer Bouhanni (Cofidis) - d.b.

4) André Greipel (GER/Lotto-Soudal) - d.b.

5) Raymond Kreder (NED/Roompot-Nederlandse Loterij) - d.b.

6) Coen Vermeltfoort (NED/Roompot-Nederlandse Loterij) - d.b.

7) Lukasz Wisniowski (POL/Sky Team) - d.b.

8) Enrique Sanz (ESP/ Selección española) d.b.

9) Jonas Koch (GER/Sel. de Alemania) - d.b.

10) Alexander Porsev (RUS/Gazprom-RusVelo) - d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena